| Naparbierren bost abantailak tabernarientzat |
|
Primerako garagardoa ekoizteaz gain, Naparbierren helburu nagusietako bat bezeroari zerbitzurik onena eskaintzea da, gure kasuan ostalari saltokiei eta bertan gure garagardoa edaten duten lagunei. Tokiko mikrogaragardotegia izateak ematen duen hurbiltasuna abantaila da aipatu asmo hori bermez bete ahal izateko. Honatx bost arrazoi zerbitzurik onena ematen dugula agerian uzteko:
Aholkatze teknikoa: Naparbierren kezka ez da soilik garagardoa tabernetara modu egokian iristea, baizik eta gure produktua baldintzarik onenetan edango dela zaintzea. Tabernariek Naparbier modu egokian zerbitzatzea nahi dugu eta nahi duten ostalari guztiei gomendioak ematen dizkiegu hori horrela izan dadin.
Erabateko mantenimendu-zerbitzua: Naparbierrek hilero garbitzen ditu berarekin batera aritzen diren ostalari saltokietako garagardo iturriak. Bide horretatik bermatzen du garagardoa baldintza egokietan aterako dela. Tokiko mikrogaragardotegia izaki, istanteko zerbitzu teknikoa eskaintzeko aukera dugu, edozein arazo unean konpondu dadin.
Kalitate goreneko iturriak: Naparbierrek merkatuan dauden iturririk onenak eskaintzen dizkie tabernariei. Besteak beste, iturri horiek euren kabuz purgatzen dira. Upel bat agortzen denean ez da beharrezkoa aparra husteko prozesu gogaikarriari ekitea. Istantean upel bat bestearengatik aldatu eta nahikoa da.
Kalitatezko eta diseinu jantziko osagaiak: Naparbierrek Alemaniatik propio ekarritako pitxar bereziz hornitzen ditu bere bezero ostalariak. Horrez gain, hala nahi duten tabernei gure garagardoa iragartzeko euskarri dotoreak eskaintzen dizkiegu, adibidez Naparbierren iragarki-afixak eta altzairu herdoilgaitzez eginiko kuadroak, garagardoaren logotipoarekin, iturrien aurrealdean txukun-txukun jartzeko.
Salmentaren araberako sariak: Naparbierrek bere garagardoa saltzeko duen tarifa finkoa eta berdina da bezero guztientzat. Alta, garagardo salmentaren araberako sariak eskaintzen ditu. Esaterako, hilero upelak erregalatzen dizkie bere garagardoaren salmentan helburu jakin batzuk betetakoei. Upelak saritan jasotzea benetan erraza da gurekin. Galde ezaiozu gure komertzialari.
|









