|
Produktua:
Naparbierek ekoizten duen produktua garagardo naturala da. Gure garagardoa eta industrialaren arteko ezberdintasuna honetan datza: garagardo naturalaren fabrikatze prozesuan ez dago legami iragazpenik. Horri esker garagardo mota honeklegamiaren ezaugarri antiseptikoak mantentzen ditu eta karbono oxidoaren ekoizpen naturala lortu egiten da, horrela kontserbagarriak eta kanpoko karbono oxidoaren gehikuntza saihestuz.
Osagaiak:
Hauek dira garagardo naturalaren elaborazioan erabiltzen diren osagaiak:
- Malta (garagar maltatua)
- Lupulua
- Legamia
- Edateko ura
Prozesua:
Iragazpena: Maltaren erauzketa: Beratzetik sortzen den likidoren banantze prozesua da. Likido honen izena muztioa da, eta bere baitan disolbatuta daude maltaren azukreak eta zereal honen zenbait hondakinak, besteak beste, azalak eta zuntzak.
- Egosketa - Lupuluaren gehitzea: Muztioa bi ordu inguru egosi behar da. Lupuluak garagardoari garraztasuna eta urrina ematen dio.
- Zentrifugazioa – Lupuluaren erauzketa: Behin muztioa egosita, zentrifugatuko dugu proteina gatzatuak eta lupulu hondakinak hauspeatzeko.
- Hozte prozesua: Temperaturaren jaitsiera bat eragiten da 8/10 graduetaraino, legamia gehitzeko salda aproposa sortuz.
- Hartzidura – Legamiaren gehitzea: Legamia, muztioaren azukrea alkohola eta gasa bilakatuz, Garagardoa bihurtzen da. Prozesu honek 4 asteko iraupena dauka.
- Biltegiraketa: Hartziduraren ondoren garagardoa 0 eta 2 graduen artean hoztuta dauden depositu batzuetan gorde egiten da.
- Ontziratzea Behin upelak garbituak eta eskaeraren arabera, garagardoa upeletan ontziratu egiten da banaketarako. Ez dira beterik dauden upelik gordetzen edo biltegitzen.
|